GUZTIOK GARA PENTSIODUNEN MUGIMENDUA.


Herritarrentzako komunikatua

Euskadiko eta Nafarroako pentsiodunen mugimenduak bi kontzentraziorako deialdia egin du hilaren 12 eta 16an Gasteizko eta Iruñeko legebiltzarren aurrean, Pentsioen Sistema Publiko bermatzeko eta hobetzeko babesa eskatzeko.

Komunikatu honen alde gaudenok, pentsiodunen mugimenduko parte-hartzaile garen aldetik, elkarrizketa eta Gasteizko eta Iruñeko legebiltzarreko taldeen laguntza eskatzen dugu, gure eskubideak aitortzen dituen Pentsio Publikoen Lege baterako dauzkagun proposamenak Estatuko Gobernuari helarazteko edo, bestela, Kongresuan defendatzeko, eta, bereziki arreta berezia jartzeko eskatzen dugu prekarietate handiena bizitzen direnen eskubideetan, alegia gehiengo diren emakumeen eskubideetan. Beste gai batzuei buruz, informazio hauek eman nahi ditugu:

Lehenengo gaia hau da:

Joan den asteartean, hilaren 26an, pentsiodun talde batek Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduaren izenean komunikatu bat zabaldu zuten urtarrilaren 30ean mobilizatzeko eta greba orokorra egiteko deialdia eginez eta hainbat sindikatuk eta herritarren erakundek lagunduta. Ondoko zehaztapenak egin nahi ditugu komunikatu horri buruz:

1.- Pentsiodunen mugimendua betidanik egon da mobilizazioaren alde, baita bidezko eskubideak erreklamatzen dituzten gizartearen sektore guztien bat-egitearen alde ere, baina ez da adostu Greba Orokor bat egitea. Hori ezinezkoa da, zeren eta greba da lanean dihardutenei dagokien eskubidea.

2.- Pentsiodunen mugimendua plurala da, eta horren barruan pentsatzeko modu desberdinak daude, eta bidezkoak eta errespetagarriak dira modu guzti horiek. Adierazi behar da prentsaurrekoa pentsiodunen mugimenduaren barruan dagoen korronteetako batek antolatu zuela prentsaurrekoa, nahiz eta guztien izenean hitz egin zuten.

Argitu nahi dugun bigarren gaia hau da:

Pentsiodunen kolektiboa eta lanean dihardutenen kolektiboa ez dira gauza bera. Ez dauzkagu arazo berberak, ez dauzkagu errebindikazio berberak, ezta borroka egiteko eta adierazteko modu berberak ere, eta baldintza berberetan ere ez gaude. Eta hori ondo dakigu pentsiodun asko lehenago soldatapekoak izan garelako. Kolektibo bakoitzak dauka izateko eta jarduteko berezko modua, baita dagozkion eskaerak ere, mugimendu feministak, gazteriak eta gizartearen gainerako sektoreek bezalaxe. Ezaugarri horiek aintzat hartu eta errespetatu behar dira. Hilaren 26ko komunikatua ez da errealitatean sostengatzen, ezta pentsiodunen kolektiboan ere, kontuan izanik gure kolektiboak bere independentzia mantendu nahi duela.

Horrexegatik, sindikatu guztiek gure errespetua merezi dute, borrokatzeko metodoak epaitu gabe. Era berean, bat egiten dugu langileen eta herritar guztien eskaerekin, betiere desberdinkeriaren eta pobreziaren aurka gaudela. Mobilizazioa beharrezkoa da eta gure borrokan ez dugu izpirik ere atzera egingo gure helburuak lortu arte.

Penatuta gaude astearteko prentsaurrekoak nahasmendua ekar dezakeelako. Eta prentsaurreko horri buruz, esan behar dugu prentsaurreko hori egin zuten pentsiodunek beraien ideiak adierazteko eskubide osoa dutela, baina errespetatu behar da guk ere geure ideiak edukitzeko dugun eskubidea. Inork ez luke hitz egin behar pentsiodun guztien mugimenduaren izenean desberdintasunak badaude, horrelakoak egitea egia ez kontatzea delako eta, era berean, ez dira errespetatzen ideien aniztasuna.

Azkenik, Euskadiko eta Nafarroako pentsiodunen mugimenduak bi kontzentraziorako deialdia egin du hilaren

12 eta 16an Gasteizko eta Iruñeko legebiltzarren aurrean, Pentsioen Sistema Publiko bermatzeko eta hobetzeko babesa eskatzeko.

Elkarrizketarako deialdia berriro errepikatzen dugu eta, aldi berean, Nafarroako eta Euskadiko legebiltzarrek abenduaren 16 eta 12an aurkeztuko ditugun eskaerak aintzat har ditzaten, Estatuko Gobernura eta Kongresura helarazteko. Erakundeen konpromisoa behar dugu, bidezko soluzioak behar ditugu, baita gure ahotsa entzutea ere, pentsiodunok ere konponbidearen parte izan behar dugulako.

GOBERNUAN DAGOENA DAGOELA, PENTSIOAK DEFENDATU BEHAR DIRA.

Bilbao a 29 de Noviembre del 2019

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto:
search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close