Herritarrei dei egiten diegu mobilizazio oroko batera azaroaren 16rako

Pentsiodunen mugimenduak dei egiten die herritar guztiei mobilizazio handi bat egitera, 2019ko azaroaren 16an, Donostian Alderdi Ederreko lorategietatik abiatuta, 17:00etan; eta Eibarren, Untzaga plazan, 12:00etan hasita. Bi urte eman ditugularik bilkurak eta manifestazioak egiten, herritar guztiei dei egiteko arrazoi sendo bat dugu: Pentsioen Sistema Publikoa arriskuan dago. Gizarte osoari dagokion auzi bat da, bereziki emakumeei eragiten diena.

Azaroaren 16an gure haserrea azaldu nahi dugu % 0,25eko errebalorizatze legearen aurka eta agindutako % 0,9ko igoeraren aurka, ez baitu benetako inflazioa estaltzen eta, gainera, gehienez urtebeterako baita, orobat albo batera uzten dituenez pentsio apalenak.

Gure haserrea adierazi nahi dugu, baita ere, oraingoz ez dagoelako pentsio publiko duinen lege proposamenik; hori bai, bitartean hitzetik hortzera entzuten dugu «austriar bizkar zorroa», bizi-bizirik dago genero arrakala, eta indarrean jarraitzen du iraunkortasun faktorek, etorkizuneko belaunaldi guztiak zigortuta.

Guztiaren gainetik, Estatuaren arduragabekeria salatu behar dugu, ez baitu adorerik Gizarte Segurantzaren defizitari aurre egiteko; sistema umezurtz eta etorkizunik gabe uzten du, nahiz mundu guztiak dakien pentsio duinak oso lagungarri direla gizartearen egonkortasuna eta kohesioa bermatzeko. Pentsio duinak lagungarriak dira ez bakarrik adinekoen eros-ahalmena hobetzeko, baizik eta, aldi berean, jarduera ekonomikoa bizkortzeko eta Estatuaren diru sarrerak gizentzeko ere. Alderantziz, guztiok dakigu prekaritateak ez duela sortzen prekaritatea besterik. Ez da harritzekoa, beraz, beste sektore batzuek plazaratu dituzten eskaerekin bat egitea gure mugimenduak, eskakizun horiek erabat loturik baitaude pentsio publikoekin. Miseriazko lansariek, noski, miseriazko pentsioak sortzen dituzte, eta aurrekontu nahiz inbertsio publiko egokirik gabe, ez dago enplegua sortzeko aukerarik, ez eta pentsio publikoak bermatzerik gaurko nahiz biharko pentsiodunentzat.

Hauteskundeetatik sortzen den gobernuari eskaera errazak egiten dizkiogu, baina sakonak benetan: pentsio publikoen lege bat nahi dugu, Diputatuen Kongresuan onartua, pentsioak bideragarriak izan daitezen, gutxienik KPIren arabera eguneratuak, eta gutxieneko pentsioa 1080 eurokoa izatea. Hau da, murrizketa lege guztiak indargabetzea, iraunkortasun faktorea kentzea, sistema publikoa pribatizatzeko bidea besterik ez baita, eta behingoz amaiaraztea emakumeen eta gizonen pentsioen artean dagoen genero arrakala lazgarria.

Eskertuta gaude, jakina, azaroaren 16ko mobilizazioan parte hartzeko hitza eman diguten guztiekin (langileak, emakumeak, gazteak eta abar), plazaratzen ari garen eskakizunak oinarrizkoak baitira gure bizitzarako. Datorren abenduan, eskaera horiek aurkeztuko ditugu Gasteizeko eta Iruñeko parlamentuetan, talde politikoek lege proposamen bat tramitatu dezaten Diputatuen Kongresura, Konstituzioaren 87.2 artikuluaren babesean. Baita ere, euskal erakundeei eskatuko diegu pentsio publikoen osagarri bat jartzea, 1080 euroko gutxieneko mailara iristen ez diren kasu guztietan.

Dei egiten diogu, beraz, gizarte osoari. Pentsio publikoak ezinbesteko zutabe bat dira ongizate estatu batean. Borroka hau irabazita, bidea moztuko diogu hezkuntzan, osasungintzan edo ongizatearen esparruan egin nahi den pribatizatzeari. Azaroaren 16an mobilizatzea, manifestazioetara joatea, norberaren aldeko jarrera bat da, guztion aldekoa. Zaindu zeurea, zaindu pentsio publikoa.

Eta ez dezagun ahaztu:         

GOBERNU BAT EDO BESTE IZAN, BETI PENTSIO PUBLIKOEN ALDE.

Donostian, 2019ko Azaroan

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto:
search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close