Gipuzkoako Pentsiodunak bat datoz MADRILEN Urriaren 16an egingo den Kontzentrazioarekin.

1.- Diputatuen Kongresuaren aurrean urriaren 16an egingo den kontzentrazioarekin bat egiten du Gipuzkoako erretiratuen eta pentsiodunen plataformak.

2.- Urriaren 16an, goizaldean, bost autobus irtengo dira Gipuzkoatik Madril aldera, heldu eta pentsiodunez beterik, pankartak eta ikurrinak eskuetan hartuta. Helburua da urriaren 16an egingo den ibilaldiarekin bat egitea, Puerta del Sol-etik Diputatuen Kongresuko atariraino. 

3.- Bezperan, hiriburura iritsiko dira Rota-ko zutabea eta Iparraldeko zutabea, hau da, Bilbotik ateratakoa; iristen direnean, Madrilgo taxilariek lagunduko dituzte. Bidean diren adiskideek azaldu digutenez, Kongresuko eskaileretara hurbildu nahi dute egun horretan, bidean erabilitako oinetako maiztuak eta makilak bertan uzteko, ikur bat izan daitezen pentsio publikoen aldeko ahalegina erakusteko; ostera, Vallecas auzoa ere bisitatu nahi dute. Ibilbide luzeak izango du, baita ere, ordain atsegingarri bat, Kongresuaren inguruan dagoen Euskal Etxeak eskainia.

4.- Ekimen hauek, eta azaroan EAEn nahiz Nafarroan izango den mobilizazio orokorrak, erakusten dute pentsiodunen mugimendua baturik eta bizkor dagoela, eta haserre dagoela entzuten duenean adabakiak jarri nahi direla, benetan heldu gabe pentsio publikoen aldeko inbertsio politika sakon bati.

5.- Gipuzkoako Helduen Elkarteen Plataformak (PHEP) berriro ere agertzen du bere atxikimendua Pentsioen Sistema Publikoaren aldeko helburuekin: pentsioak eguneratzea PKIren gainetik, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea, genero arrakala amaiaraztea, eta bideragarritasun faktorea deuseztatzea.

Gipuzkoako Helduen Elkarteen Plataforma

Donostian, 2019ko urriaren 11n

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto:
search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close