GIPUZKOAKO HELDUEN ELKARTEEN PLATAFORMA

Bihar, urriaren 1ean adinekoen nazioarteko egunaren ospatuko da. Erabakia Nazio batuetako Batzar Nagusian hartu zen 1990ko abenduaren 14an.

Pentsiodunen Mugimenduak betidanik defendatu du adinekoen giza eskubideak errespeta daitezela eta bizimodu duina berma diezaietela. Tamalez, milaka pentsiodun eta adineko pobrezian bizi dira, edo ezin dira hilaren amaierara iritsi, ezin dute alokairua, argia, gasa ordaindu, ezta botika guztiak ere. Horrexegatik eskatzen dugu Pentsioen Sistema Publikoa blindatzeko, pentsiodunei eta adinekoei bizimodu duina bermatzeko.

Horrez gain, erakundeek eremu guztietan ondoko eskubideak bermatzeko ere eskatzen dugu adineko guztientzat: . Gure beharretara egokitutako etxebizitza bat . Berokuntza, argia, gasa… bermatuta egotea, bakoitzak dituen bitarteko ekonomikoen arabera. . Medikamentuak doan, gure osasun beharren arabera. . Era guztietako pobrezia ezabatzea adinekoen artean. . Hobekuntzak egitea adinekoen zentroetan. Zentroetako langileen ratioak aztertzea eta hobetzea. . Behar adinako bitartekoak mendekotasunaren behar guztiei erantzun ahal izateko. . Bitartekoak eta laguntzak isolamenduari eta bakardadeari aurre egiteko. . Adinekoek jasaten dituzten tratu txarren eta diskriminazioaren aurka jardutea. . Bitarteko gehiago gizarte ongizateko arloetarako, erakunde guztietan. . Parte-hartze aktiboa eta zuzeneko elkarrizketa adinekoekin erakunde guztietan. . Adinekoentzako ingurune lagunkoi egokituak sortzea. . Berdintasunerako politikak adinekoen artean ere burutzea.

Zahartze aktiboarekiko eskubidea: . Elikadura osasuntsua eta ariketa fisikoa. . Kultura eta ezagutza bultzatzea. . Adinekook dugun arrail digitalaren aurka jardutea.

Pentsiodunen mugimendutik gure elkartasuna adierazten dugu egoera ahulenean dauden adinekoekin. Eta gure giza eskubideak aintzat hartzeko eta azken egunera arteko bizitza duina bermatzeko eskatzen dugu. Eskerrik asko, egunez egun, gure eskubideak eta gure duintasuna defendatzeagatik borrokan diharduten elkarteei. Izan ere, asko dira elkarte horiek defendatzen dituzten udalerri, Probintzia mailako aldarrikapenak, eta lerro hauetatik gure babesa eman nahi diegu eta gureak egin nahi ditugu aldarrikapen horiek.

Gipuzkoan, 2019ko irailaren 30ean.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto:
search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close